Get Smart | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sortzailea(k) | Mel Brooks | |||
Izenburua | Get Smart | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Sasoi kopurua | 5 | |||
Atalak | 138 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | umorezko telesaila | |||
Iraupena | 24 minutu | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Gary Nelson (en) Bruce Bilson (en) Don Adams James Komack (en) Earl Bellamy (en) Angelique Pettyjohn | |||
Antzezlea(k) | ||||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | NBC | |||
Hasiera-data | 1965eko irailaren 18a | |||
Amaiera-data | 1970eko maiatzaren 15a | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Washington | |||
kronologia | ||||
|
Get Smart (literalki euskaraz: «Atzeman Smart»; Hego Euskal Herrian gaztelaniaz: Superagente 86 eta Ipar Euskal Herrian frantsesez: Max la Menace) AEBtako komedia telesail bat da. Gerra Hotzeko espioitza film eta telesailak parodiatzen ditu. Mel Brooks eta Buck Henryk sortua izan zen eta Don Adams, Barbara Feldon eta Edward Platt aktoreek antzeztu zuten. 1965eko irailaren 18tik 1970eko maiatzaren 15era NBC (1965-1969) eta CBS (1969-1970) kateetan aireratu zen. Denera, bost denboraldi eta 138 atal izan zituen.
Telesailaren hasierako eta amaierako doinua telesaila bera bezain ospetsu bilakatu zen, baita bere ikur ere, ikusleek doinua entzun bezain pronto burura telesaila etortzen zitzaielarik. Brooksen hitzetan: "James Bond eta Mel Brooksen komedien arteko nahasketa txoro bat da". Ohiko aktore nagusiez gain, atal askotan garaiko aktore gonbidatu nabarmenek ere parte hartu ohi zuten, maiz aktore nagusiak berak baina ospetsuagoak zirenak.
Jatorrizko garaian aireratu zenetik urte asko igaro diren arren, 1960ko hamarkadaren bigarren erdialdean AEBetan lortutako arrakasta izugarriari esker, mundu osoko herrialde ezberdinetako telebista kateetan behin eta berriro aireratua izan da.
Bi film izatera ere iritsi zen, The Nude Bomb (1980) eta Get Smart, Again! (1989), bai eta 2008ko izenburu berdineko berregokitzapen filma ere.